Acceso a la home de Goizper
Goizperren aurkezpena
Kokapena
I+G "Olaker"
   
IHINZTAPENA
  Aurkezpena
  Produktuak
 
Matabi
Osatu
Inter
IK - Industriala Ihinztagailua
IK12 Vector Control
Ahokadurak
  Mantentze Lanak eta
Segurtasun Aholkuak
  Azokak
  Harremanetarako
   
   
 
español  | english  |   français  |   Euskara
Espezialista baten bermea

Goizper S.Coop. 1959an sortu zen eta egoitza Antzuolan (Gipuzkoa) dauka, Espainiako ipar aldean eta Frantziako mugatik hurbil. Gaur egun 200 pertsonari ematen die enplegua, eta bi jarduera garatzen ditu:
- Potentziaren transmisiorako osagaiak (makina-erreminten balaztak eta enbrageak). Hauek gure jardueraren ia %30 hartzen dute.
- Eskuzko ihinztagailuak eta hautseztagailuak nekazaritzako, lorazaintzako, industriako eta Etxeko tratamenduetarako. Horiek gure jardueraren gainontzeko %70a hartzen dute.


Gure lemak “Espezialista baten bermea” esperientzia zabal bati erantzuten dio. Merkatuan 40 urtetik gora eramateak eta dedikazio esklusiboa izateak orain dugun espezializazio maila ekarri digu, bai produktuari dagokionez, bai enpresari dagokionez. Goizper s.Coop.ekISO-9001:2000 ziurtagiria, Gainera, hala behar duten ihinztagailu guztiek beren segurtasuna abalatzen duen TÜV-GS ziurtagiri alemana dute. Horregatik guztiagatik, gure artikulu gehienek 3 urteko garantia dute.

1998an Ikerketa, Garapen eta Berrikuntzako Teknologia Zentroa, sortu genuen, Olaker S.Coop. izenarekin; gure egoitzaren ondoan kokatuta dago, eta, gure garapenak lantzeaz gain, gaur egun ditugunak etengabe hobetzeaz ere arduratzen da. Bertako teknikarien eta Goizperrekoen artean 14 pertsonako talde bat osatzen dute, ihinztapenaren arloan garapenera eta berrikuntzara erabat dedikatuta.

Gaur egun, gure egitura komertzialak 6 ordezkaritza propio dauzka -Europan 3, eta Asiako hego-ekialdean, Ekialde Hurbilean eta Saharaz beheko Afrikan bana-, eta helmugan laguntzaile eta inportatzeile/banatzaile ugari ere badira; horrenbestez, presentzia nabarmena dugu 100 herrialdetan baino gehiagotan, eta horietako askotan, gainera, liderrak gara.

Gure Katalogoak merkatuko gamarik osatuena dauka, eta ihinztagailuak behar dituzten sektore guztiei erantzuten die:
Nekazaritza - Lorezaintza - Industria - Eraikuntza

Nazioarteko Azokarik garrantzitsuenean dugun presentziari eta gure arduradunek banatzaileekin duten kontaktu etengabeari esker, epe luzerako harremanak ezartzen ditugu, eta tokian tokiko ezagutza sakona dugu. Ekoizteko dugun gaitasunak eskari handiei berehala erantzutea ahalbidetzen digu.
Gainera, logistikari dagokionez, 4.000 palet gordetzeko ahalmena duen biltegi bat dugu, informatikoki eta irrati maiztasun bidez guztiz automatizatua. Trazabilitaterako ezarritako sistemek bitartekoak eskaintzen dituzte produktua bere zerbitzura iritsi arte jarraipen zehatza egiteko. Lortutako arrakastak eta enpresaren ibilbidea kontuan hartuta, kalitatearen eta prezioaren arteko erlazioan ere gure enpresa liderra dela segurta dezakegu.
Urtero 1.000.000 erabiltzailek baino gehiagok abalatzen gaituzte, eta horiek dira, zalantzarik gabe, gure preskriptorerik onenak. Gure garapenetan, erabiltzaile horien esperientziak eta ergonomian, funtzionaltasunean eta segurtasunean soluzioak bilatzeak daukate lehentasuna. Produktu fitosanitarioen balio handia dela eta, ihinztagailuaren aukeraketa produktu aplikatuen eraginkortasuna hobetu behar duen inbertsioa da. Horregatik, garrantzitsua da aukeraketa hori funtzionaltasun, eraginkortasun eta kalitate egokien parametroen barruan egitea.

Goizper da ISO/TC23 esku ihinztagailuen arau internazionala lantzen parte hartzen ari den fabrikatzaile espainiar bakarra. Gure erabiltzaile eta banatzaileentzat, Erantzukizun Zibileko asegurua edukitzea eta jada aipatu diren beste alderdi kualitatiboak ere abantailak dira ihinztagailu egokia aukeratzerakoan.

Gure ekipamenduak fabrikatzeko diseinuak eta kontzeptuak patente ugarirekin abalatuta daude, eta mundu mailako erreferentzia bihurtu dira.
 
 
Antigua Kalea, 4 - 20577 ANTZUOLA - Tel. 943 78 60 00 Faxa 943 76 60 08 © GOIZPER S.COOP. | Lege oharra | Inikernet*ek egina